XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez dut iñon irakurri, Antonio Maria Labayen-ek in Agur 3.1973.I. 27.ko zenbakian dakarran massala, bizkaierazko itxurapean.

Latxagak irudiarazten duen legean, ez dut uste gaztelaniak euskarari hartu dion, baina bien iturria latinezko maxilla delarik, beharbada Berzeok dakarran erromantze itxura euskal kutsukoa da.

1.8. Zatico. Gaztelaniazko romancero delakoetan, hiztegiek hitz hori dakarte, baina euskarazkoa dela aitorturik, axolagabeki, ez dute non irakur ditekean aipatzen.

Erdaldunentzat zatico mendrugo de pan omen da, baina Refranes del Marqués de Santillana, XV. mendeko bilduman eta gure egunetan, esate baterako Eibarren txiki esan nahia du.

Berzeon Vida de Santo Domingo de Silos delakoan idoro dut: .

Geroagoko erdi-haro erdal literaturan hitz hau maiz agertzen da.

1.9. Arlote Berzeon, ba omen da, baina ez dut arkitu non.

Ez nuke horregatik euskal iturriko hitzetan sartuko.

Gaztelaniaz diote okzitanoari hartua izan dela, eta Simin Palay-en hiztegi nagusiak hala dakar: .

Beraz oraingo gaskoinetik galtzen ari da, berdin gaztelaniaz ere salbu eta Santanderen, Araban eta Euskal Herrian, noski.

1.10. Azkona. Corominas-ek, basa latinezko aucona (IV. mendean) non irakur ditekean esan gabe, aipatzen du; hitz hori berantago galtzen da eta berriz azaltzen denean, euskaldunetaz mintzo idazkietan da: Aimery Picaud-ren Jon Done Jakuerako bidea lanean dio, XII. mendean: .

Geroxago Jaufre trobadoreak, euskaldunez ari, berdin aucona erabiltzen du.

Beraz berriago dirudi Berzeon, XIII. mendean irakurtzen den azkona.

Uste dut gaztelaniak, halaxe, orduantxe diola euskarari hartu.

1.11. Aina. Latxagaren zerrenda, euskal iturriko hitz bezala emana da; gure ustez, Joan Corominasek dion legez, pronto esan nahi du eta latinezko agina actividad, prisa hitzetik etorria.

1.12. Trebeio. Halaber trebeio nahiz trebejo burla, juguete latinezko tripudiare hitzaren ondokoa da.